Marijesiak inoiz entzun ez dabezanei Marijesien soinua azaltzea gatxa da. Disko honegaz soinu berezi hori batzeko ahalegina egin dogu, ahalik eta errealen, Marijesiak diran moduan. Horregaitik estudio batera jo beharrean, Gernikako kaleetan bertan grabau genduan 2018ko abenduko hiru egunetan, Marijesiak eurak egiten dabezan errondetan. Guztira 40 pista, eta 49min. 9 seg. dira.

Azpiko mapa honetan ondoko informazinoa aurkituko dozu: entzuteko 40 pista dagoz melodien araberako hiru koloreko zenbakien bidez emonda, eta holan jakingo dozu zehatz zein doinu eta non kantetan dan (kalea, zkia), zein kopla (zenbakiak kopladiaren arabera), eta nor den bakarlaria.

Diskoaren pista bakotxak berezitasun propioak daukaz: grabaturiko kalearen sonoridadea, bakarlari bakotxaren ahotsa, ibilian edo geldian abesturiko koplak, pausoen hotsa edo astiro-astiro hurreratzen eta urruntzen den Marijesien melodia gozoa.

Datu gehiago erakutsi
Lekua
Koplak
Bakarlaria
1
Andra Maria
2-1
Iñaki Gonzalez
2
Mestikabaso 8
28
J. A. Uriarte Itxaso
3
Oar-en etxea
15-5
J. A. Uriarte Itxaso
4
San Frantzisko
1-4
J. A. Uriarte Itxaso
5
Agirreburu
29
J. A. Uriarte Itxaso
6
Bizkaia
22
J. A. Uriarte Itxaso
7
Zuberoa 16
2-3-5
Iñaki Gonzalez
8
Araba 19
8-9
Iñaki Gonzalez
9
Juan Calzada 119
17-19
Iñaki Gonzalez
10
Juan Calzada 119
24-25
Iñaki Gonzalez
11
Juan Calzada 119
33-34-35
Iñaki Gonzalez
12
Gurutze Gorria
Berba hotsa
13
Juan Calzada 14
12-13-14-15-17-16-19
Denis Azkarate
14
Ocho de Enero 1
30-31
Denis Azkarate
15
Iparragirre 4
35
Denis Azkarate
16
Txorraburu 1
23-24
Denis Azkarate
17
Goienkalea 1
36
Denis Azkarate
18
Santa Klara
1-8
Iñaki Gonzalez
19
Zearreta 1
11-12
Iñaki Gonzalez
20
Frai Martin Murua 12
23-24-25
Iñaki Gonzalez
21
Oar-en etxea
13-15-27-35
Iñaki Gonzalez
22
San Kristobal
17-18-19
Denis Azkarate
23
Urremendi
25-26
Denis Azkarate
24
Calzada Egoitza
1-5
Fernando Astoreka
25
Juan Calzada 3
20-21-22
Fernando Astoreka
26
Udaletxea
26-27
Fernando Astoreka
27
Barrenkalea
29-31-33
Fernando Astoreka
28
Labakoa
2-6-17
Fernando / Denis / Iñaki
29
Don Tello 6
2-9-10-11-12
Denis Azkarate
30
Pedro Elejalde 6
25-26
Denis Azkarate
31
Goienkalea 8
31
Denis Azkarate
32
Goienkalea 1
36
Denis Azkarate
33
Karmelo Etxegarai 12
43-44
Denis Azkarate
34
Juan Calzada 9
38-42-X
Denis Azkarate
35
Eriabarrena
39-40
Denis Azkarate
36
Labakoa
43-44
Fernando Astoreka
37
Don Tello 28
41-42
Iñaki Gonzalez
38
San Juqn 12
37
Iñaki Gonzalez
39
Urrengoerrota
27-43
Ane Miren Arejita
40
San Kristobal
22-27-43-44
Ane Miren Arejita

Koplak

1919an Pedro Bidaguren Garratza lumotarrak Cantac Berriac GABONERACUAC Bedertzi egunian cantateco MARIJESIAC Burus euquiteco direnac izeneko liburutxua argitaratu eban eta orduko Gernikako kaleetan ondo ezagunak ziran Gabonaurreko koplak lehenengoz inprentan emon ebazan.

Liburutxu honen bidez Marijesiak 4:00 Bederatzi gau hotzetan proiektuaren barruan gaurko koplak argitaratzen dira, orain 100 urteko edizinoaren antzeko itxuran emonda.

Lehenengo lau egunetan hemen agertzen diran kopla guztiak (1-36) “ABENDU SANTU”aren doinuagaz abestuten dira, “MARIA, JOSE/ JESUS, MARIA” leloagaz.

Hurrengo bost egunetan “BILLOZIK BAZAGOZ” musikarentzako leloa beste hau da: “JESUKRISTO ADORATZEN ZAITUGU / JESUKRISTO”. JESUCRISTO, AY QUÉ BONITO ES EL NIÑO! / JESUCRISTO (*)

Zortzi kopla honeen osteko leloa: "Da bart Belenen, da bart belenen, jaio da Jesus Nazaren".

Partiturak

Orain arte esandako kopla guztiak (Gernikan 44= 38+8) bakarlariari erantzunez kantetan dira. Musikaren aldetik haren tonoan (gorabeherakoa izan arren) eta agindutako ordenean kantetan dira, ahal dala jatorrizko ordena gordeta (horixe asmoa 1982tik behintzat marijesien batzar-aktetan dakarren lez).

Lehen eta bigarren doinuan bakarlariak ad libitum deritxona kantetan dauz lehen bertsolerro biak, eta koruak azken bertsolerro bien bidez erantzuterakoan erritmo jakina (2/4) a tempo hartzen dau, eta gehien batean ahots bitan egiten dau (bigarren ahotsa –hirudun edo seidun bitartekoa edo interbaloan- nahiko erraza, partituretan ikusten dan moduan); gero lelo orokorra kantetan da Maria-Jose edo Jesukristo, toketan dana). Ad libitum modu hori berezia da Gernikan (beste leku guztietan dana oso erritmikoa izaten da) eta horren ondoan bakarlari bakotxak bere tonoa (sol- si bitartean), eta abiadura propioa hartzen dauz, melodia luzatuz, laburtuz, edo bere eran horniduz. Horrexegaitik jaso doguz partiturak ad libitum/a tempo eran, kantetako era hori batzeko, eta hau da 2008an koplakaz eta doinuakaz egindako ikerketaren ekarpen musikala, partituretan ikusi daitekeana.

Tonoaren aldetik, Sol maiorrean transkribidu dira lehenengo doinu biak, eta hirugarrena mi minorrean: gero bakarlariak bere kontura gustuko tonoaren arabera (diapasoiagaz edo belarriz gogoaren arabera) egingo dauz. Koruak emonadko tonoari segidu behar deutso, altuera tonala edozein izanda.

Maria Jose Lehenengo lau egunetan kantetan diran koplei erantzunez erabilten dana.

Lehenengo lau egunetan kantetan diran koplei erantzunez erabilten da “Maria, Jose, Jesus Maria” leloa, labur esateko eskuizkribuetan MJJM siglaren bidez adierazoten dana. Aldaera moduan Maria-Jose-Jose-Maria be erabilten da antxinako dokumentuetan (Lekuona 1933, Gaubeka 1946/1951), baina beste batzuetan ez dago jakiterik bigarren zatian Jesus edo Jose dan MJJM, MJ edo Maria y Jose Maria idazten dalako beste barik. Marijesi izena be lelo horretatik dator: maria+jose > marijese,-i , eta izenik ezagunena da. Gaztelaniaren antzera “Canción de Maria Jeses” dakar eskuizkribu batek. (Kasu bakar batean Otazua-Orondoko (Errigoiti) koplen grabazinoaren kasuan “Mariaijese” entzuten da, “jese” modu horrek eta doinuak berak be halako kutsu arkaikoa emoten dabela). R.M. Azkuek be Gernikako aldaeran “Maria y Jese, Jese y Maria” (sic) eta ohar batean “mariajeseak” esaten dala dakar argitaratutako kantutegian. Idazkera kontuan, Mari-Jesiak idazten dabe Sebero Altubek, Egurrolak, Julio Bareñok eta beste batzuk.

Jesukristo Hurrengo bost egunetan kantetan diran koplei erantzunez erabilten dana.

Hurrengo bost egunetan kantetan diran koplei erantzunez gaur egun “Jesukristo, adoratzen zaitugu, Jesukristo” egiten dau leloak, baina antxinean erderazko leloa eduki eban “Jesukristo qué bonito buen niño” edo “ay qué bonito niño” eran, geroago “Jesukristo qué bonito es el niño” bihurtuta (gaur gaztelaniazko koplari erantzuteko bakarrik erabilia). Gaubekak 1951-55 bitartean egindako inpresinoetan biak dakarz “Jesukristo, ay qué bonito buen niño “ eta “Jk. adoratzen zaitut” (sic). Antza danez, Sebero Altubek ezarritako leloa da, erderazkoari alde egin guran: “Jesukristo adoratzen zaitugu” eran ikusten dogu 1922an korurako egindako partitura originalean. 1905ean gizonezko ahotsetarako egindako beste harmonizazino horretan ez dakigu zelan jarri eban, partiturea galduta dagoalako. Kontuan hartu behar da sasoiko joera kultista eta garbizalearen aldekoa izan zala Sebero, eta horrek berak esplikau leike aldaketea. Segundo Olaetak, arrakasta eskasagoagaz “Jesukristo benetan maite zaitugu” eta partitura batean “JK , gurtutzen zaitugu” be idatzi eban. Azken honegaz lotuta, ez da falta, makinaz idatzitakoaren albotik Jose Antonio Oar bakarlariak gorde daben 1966ko ale batean eskuz idatzita “JK, gurtutzen zaitugu” (guk dakigula inoiz ez da halakorik kantau). Halanda guzti be, Pedro Bidaguren Garratzak 1919an eta Lekuonak 1933an argitaratu ebezan Marijesien kopla bildumetan “ay qué bonito buen niño” leloa dakarre, edo Azkuek “Ay qué bonito el niño” bere kantutegian, herri mailan kantetan zan moduan (beste eskuizkribu batzuetan be bai). Marijesien moduko koplak kantetan diran beste herrietan euskaraz egiten da hori gaur egun: “ai, ze ume polita/politxe”, “ai, ze ume polita ederra dan”...

Dana dala, jatorrizko bigarren lelo honek izena emoten deutse era honen koplei “Aiquevonitoac”(sic) edo “Los Quebonitos”,eta gauza bitxia bada, Ibarrangelun kantetan diran “Kebonikuak” esaten dabe, bertan tradizino guztiari izena emonda.

Jatorriz, bederatziurrenean kantetako ziran koplak bananduta egozan eta “lehenengo lau egunerako”, edo “bost egunerako” esaten da (bigarren ataleko lehenengoa “Mendian egozala” dala) baina antxina dala egiten dira kopla guztiak bederatziurren osoan, leloa eta doinua aldatuta baino ez. Gaur bizirik dagozan marijesi zaharrak (1950-60 bueltakoak) dinoe eurak koplak doinu bietara kantau izan dabezala, leloa aldatuta baina desbardindu barik zein zeinegaz, eta BG aldizkariak be aldaketa hori jaso eban 1964an.

Baibelenak Azken zortzi koplei erantzunez erabilten dana.

Hirugarren ataleko “Baibelenak” izenekoak zortzi koplei erantzunez “Da bart Belenen (bis), jaio da Jesus Nazaren” dino. Hirugarren hau asko be zabalagoa da Euskal Herrian. Beste leku batzuetan “Abe Maria graziaz betea edo Nazareteko tenploan dago” izenaz ezagutzen dabe eta badaukaz bere doinu- eta letra-aldaerak. Gurean azken egunean baino ez da kantetan, bigarren errondatik aurrera. Doinu biziagoa, arinagoa eta guztietan erritmikoena da. Bere aldaera komiko-ironiko-erdi politikoak be sortu izan dauz: antxinean Julio Bareño Belu-menduk Anastasio Bidaguren Auzotxu marijesi zaharrari entzundako “itz-neurtu barregarriak” argitaratu ebazan Euzkadi egunkarian 1921ean