Marijesiak inoiz entzun ez dabezanei Marijesien soinua azaltzea gatxa da. Disko honegaz soinu berezi hori batzeko ahalegina egin dogu, ahalik eta errealen, Marijesiak diran moduan. Horregaitik estudio batera jo beharrean, Gernikako kaleetan bertan grabau genduan 2018ko abenduko hiru egunetan, Marijesiak eurak egiten dabezan errondetan. Guztira 40 pista, eta 49min. 9 seg. dira.
Azpiko mapa honetan ondoko informazinoa aurkituko dozu: entzuteko 40 pista dagoz melodien araberako hiru koloreko zenbakien bidez emonda, eta holan jakingo dozu zehatz zein doinu eta non kantetan dan (kalea, zkia), zein kopla (zenbakiak kopladiaren arabera), eta nor den bakarlaria.
Diskoaren pista bakotxak berezitasun propioak daukaz: grabaturiko kalearen sonoridadea, bakarlari bakotxaren ahotsa, ibilian edo geldian abesturiko koplak, pausoen hotsa edo astiro-astiro hurreratzen eta urruntzen den Marijesien melodia gozoa.